Hobekuntzarik antzematen ez denean ere, garrantzitsua da senideei eta hurbilekoei lasaitasuna adieraztea eta adorea ematea, adineko pertsonaren ongizatea hobetzen egiten duten ekarpena erabakigarria dela azpimarratuz eta, hori gabe, erabiltzailearen egoera okerragoa izango litzatekeela azalduz. Jarrera hori bereziki garrantzitsua da senideek eta hurbilekoek erruduntasun ustea dutenean, halako sentipenek eragozten edo zaildu egiten baitiete egoitzan bertan ematen duten arretaren alderdi onak balioesten edo egoitzan dagoen senidearen ongizate emozionalari egiten dioten ekarpena preziatzen.