Komunikaziorik gabe ez dago harremanak lantzeko aukerarik; beraz, oso garrantzitsua da langileek komunikazio jarraibide eraginkorrak erabil ditzaten erabiltzaileekin. Komunikazio eraginkorra mezua ulertzeko moduan eta hartzailearentzat oso argi igortzean datza, oker adituak sorraraz ditzaketen zalantzarik edo nahasketarik eragin gabe.