Edukinera zuzenean joan

Komunikazio eraginkorra

Komunikazio eraginkorra garrantzitsua da beti, ez soilik erabiltzaileekiko harremanetan; hala berean, eraginkortasunez komunikatzea funtsezkoa da profesionalen arteko harremanetan: zuzendaritzaren eta gainerako langileen arteko harremanetan; egoitza barruko lan eremuetako profesionalen arteko harremanetan; eginkizun berberak betetzen dituzten profesionalen artean; arreta talde bateko kideen artean. Talde lana eta profesionalen arteko komunikazio eraginkorra sustatu behar dira, batzuen eta besteen eginkizunak eta lanbide kategoria gorabehera. Beharrezkoa da, beraz, egoitzan lan egiten duten profesionalek elkar ezagutzea eta konfiantzazko loturak garatzea, ekimenak proposatzeko, zalantzak argitzeko edo arretaren zenbait alderdiri buruzko ziurgabetasunak azaltzeko.

Ikuspegi horretatik, beharrezkoa da profesionalei egoiliarrekin behar bezala hitz egiten irakastea. Zeregin horretan, ondoko jarraibideak baliagarriak izan daitezke:

  • Aurrez begiratzea eta egoki ahoskatzea, nabarmenkeriarik gabe.
  • Argi hitz egitea.
  • Poliki hitz egitea.
  • Erabiltzaileak entzuteko bezain ozen hitz egitea, oihukatu gabe.
  • Esaldi errazak eta laburrak erabiltzea.
  • Pertsonak esaten ari zaiona ulertu arte itxarotea, hurrengo gaia jorratu aurretik.
  • Aurpegiak, ahots doinuak eta gorputzaren adierazpenak esan nahi dena azpimarratzen dutela ziurtatzea.

Halaber, egoiliarrei behar bezala entzuten ikasi behar dute. Horretarako, ondoko jarraibideak baliagarriak izan daitezke:

  • Pertsonak esaten duenarekiko interes zintzoa erakustea.
  • Haren ondoan esertzea, haren parean egoteko.
  • Pertsonari beraren izena erabiliz deitzea.
  • Hizketaldia ez etetea.
  • Begietara begiratzea.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.