Edukinera zuzenean joan

Iradokizunak eta kexak aurkezteko askatasuna

Jakina denez, proposamenen eta erreklamazioen azterketa objektiboa, arrazoizkoa eta bidezkoa bermatzen duen iradokizunen eta kexen sistema edukitzea segurtasun sentipenari nabarmen laguntzen dion elementua da. Tresna horren ahalmen osoa hedatzeko, ondokoak ahalbidetu behar dira:

  • Iradokizunak edo kexak aurkezteko moduari buruzko informazio argia eman behar da.
  • Berrelikadura edo feedback delakoa egin behar da, egundaino aurkeztu diren iradokizun eta kexei esker hobetu diren arretaren alderdiei buruzko informazioa emateko. Hobekuntza horiek kolektiboak badira, komeni da berrelikadura kolektiboa egitea, ohiko bileraren batean azalduta. Berrelikadura horri esker, senideek eta hurbilekoek, erabiltzaileek eta profesionalek egiaztatzea dute iradokizunen eta kexen sistema eraginkorra dela, eta hobekuntzak txertatzeko bide osagarritzat jo ohi dute.
  • Sinesgarritasun osoz adierazi behar da senideek eta hurbilekoek iradokizunak eta kexak aurkezteko sistema nahi dutenean erabil dezaketela, bisitan joaten zaizkion adinekoari ematen zaion arretak inolako ondorio kaltegarririk jasango ez duelarik. Horretarako, garrantzitsua da sistema hori parte hartzeko bideen osagaitzat hartzea, eta Zuzendaritzako kideek nahiz langileek jasotako ekarpenen inguruko interesa agertzea, jakitun baitira arretan parte hartzen duten pertsona guztientzat onuragarriak izan daitezkeela, baita profesionalentzat ere. Aurreko idatz-zatian adierazitako berrelikadurak erraz dezake jarrera hori.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.