Gogobetetze sentipen edo erdiespen sentipen horri eutsi ohi dio egiaztatzeak erabiltzaileek konfiantza eta gaitasun handiagoa dutela bizitzako hainbat esparrutan ezarritako helburuak lortzeko. Hobekuntza horiek sistemaz behatuz eta neurtuz gero, aurrerapen hori agerikoagoa da, «objektiboagoa», eta egindako behaketa nolabait baliozkotzen da; azken batean, horrek betetasun sentipena indartzen du.
Jarduteko modu batzuetan egindako aldaketei eta/edo jarduera berriak txertatzeari lotutako ahaleginak erregistratzeak ere sentipen hori indartzen du, baldin eta jadetsitako emaitzei eta eratutako hobekuntzei erreparatzen dietenean.