Lorkizun sentipenari buruzko atalean aipatu ditugun helburuak funtsezkoak dira pertsonaren ongizatea sustatzeko. Beraz, ezinbestekoa da langileak horren garrantziaz jabetzea eta eguneroko bizitzan txertatzeko neurri egokiak hartzea. Helburuak, pertsona bakoitzarentzat eta pertsona bakoitzarekin batera benetan zehaztu badira, pertsona horren nortasunaren isla izango dira nahitaez, eta arreta prestatzea helburu horiek gogoan izanda dena delako pertsonaren arreta pertsonalizatzen laguntzen du.