Edukinera zuzenean joan

Harremanei denbora eskaintzea

Erabiltzaileekiko, senideekiko edo hurbilekoekiko harremanei eta profesionalen arteko harremanei garrantzia emanez gero, antolatzeko eta lan egiteko modu jakin batzuk erabili behar dira, non loturak sortzen eta horiek indartzen emandako denbora «zeregin espezifikoetan» ematen den denbora bezain garrantzitsutzat jotzen den. Horrek ez du esan nahi harremanei eskainitako denborak sistemaz programatu behar direnik, ezpada, profesionalek beren eginkizunak garatzea izan behar dutela harremanak lan egiteko moduan txertaturik. Bestalde, esandakoak badakar, kasu jakin batzuetan, erritmoa apaldu behar dela, egoiliar baten egikeretara egokitzeko edo, apur batean, berriketan egoteko egoiliarra garbitu aurretik edo garbiketan bertan, adibidez. Era berean, izaera aintzat hartuta, harremanak lantzeko balio duten jarduerak ere programatu behar dira (adibidez, eskulan jarduerak, irteerak eta abar) baina argi esan behar da harremanak lantzeko indarra ez dela halako jardueretan bakarrik erabili behar.

Horretarako, giza baliabide egokiak eta arreta errazteko ekipamendu tekniko eta mekaniko egokiak izateaz gain, ondokoak ezinbestekoak dira:

  • Parte hartzea bultzatuz, arreta emateko moduak birpentsatzea, ahal den neurrian, jarduteko modua egoiliarren erritmora egokitzeko, horrek denbora tarteetan izan ditzakeen ondorioak kontuan hartuta.
  • Arreta ematean nolabaiteko malgutasunez jokatzen saiatzea, ahal den neurrian, harremanen alderdiaren gainetik lehentasuna duten errutina zurrunak sistemaz erabiltzea saihestuz.

Jakina denez, horrek ez du esan nahi egin beharreko atazak garrantzitsuak ez direnik eta harremanak lantzea bezain zeregin garrantzizkorik ez dagoenik. Bi behar horien artean nolabaiteko oreka bermatzeko jarraibideak malgutu behar direla esan nahi du, garrantzia zereginak egitean jarri beharrean, erritmoa «ez hausteko». Adostutako malgutasun handiagoari eta oreka handiagoari esker, profesionalek segurtasun handiagoa dute erabiltzaileekin eta profesionalekin konfiantzazko loturak sortzen eta haiei eusteko astia hartzerakoan.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.