Harremanetan Oinarritutako Arretaren Paradigma hautatzeak ondorio garrantzitsuak ditu profesionalek arreta eman dezaten, haien eginkizunak zeinahi direla ere, haiek baitira erakundearen barruan filosofia berri hori sustatzen eta hedatzen duten eragileak, jarduteko modua erakutsiz eta jarrera jakina agerraraziz. Profesionalek erabiltzaileekin, senideekin eta beste profesional batzuekin dituzten harremanek, neurri handi batean, haien guztien jarrera zehazten dute, eta, beraz, asistentzia giroaren kalitatea.
Harremanei ematen zaien garrantzia dela eta, harremanen alderdia ulertu behar da pertsonen arteko harreman jatorrak garatzeko eta harremanoi eusteko beharrezkoak diren ekintzen multzotzat. Ekintza horiek hainbat alderdiri lotzen zaizkio. Honako hauek dira: