Edukinera zuzenean joan

Haren ekarpenari balioa ematea

Ezinbestekoa da langileek erabiltzailea erabat inplika dezaten beraren beharren eta lehentasunen balorazioan eta arriskuen balorazioan, bai eta arreta pertsonalizatuko plana prestatzen ere.  Jarrera horrek ondokoak dakartza:

  • Langilea saiatu behar da egoitzako zaintzaren eta eguneroko bizitzaren hainbat alderdiri buruzko erabakiak modu partekatuan negoziatzeko eta hartzeko aukerak aprobetxatzen. Modu horretan, pertsonek autodeterminaziorako eskubidea eta eskaintzen zaizkion hautabideetan bat aukeratzeko eskubidea gauzatuko dituzte.
  • Aitortu behar du erabiltzaileak, senideak eta hurbilekoak ere adituak direla arreta ematen  eta arreta pertsonalizatzeko oso baliagarriak izan daitezkeen ezaupideak eta esperientzia badituztela.
  • Jakitun izan behar da egoiliarrak erabakiak hartzen eta irtenbideak aukeratzen esku hartzeak arrisku batzuk ekar ditzakeela, bizitzeak berak arriskuak dituen moduan. Kasu batzuetan, litekeena da arriskua ez onargarria izatea, baina beste kasu batzuetan bai. Prozedura hori errazagoa izan daiteke egunerokoan, beharren balorazioan eta banakako plangintzan arriskuen balorazioa egin bada, balorazio hori gida edo erreferentziazko jokabide gisa erabil baitaiteke.
  • Langileek aintzat hartu behar dute ezagutzaren narriadurak edo dementziak jotako pertsonek zailtasunak izan ditzaketela euren nahiak eta lehentasunak adierazten, baina garrantzitsua da horiek ezagutzea, haien bizitzaren historian oinarrituta, behaketan oinarrituta edo hautazko komunikazio-bideak erabilita. Langileek ez dute ziurtzat jo behar erabiltzaileek ezin dutela inola ere komunikatu, aldez aurretik aukera horiek guztiak probatu gabe.
  • Gogoratu behar dute egoiliarrek iritzia alda dezaketela, mundu guztiak bezala, eta, beraz, komeni da noizean behin galdetzea jarduteko zer modu nahiago duten, erabiltzaileen bilakaerari egokitzen joateko, ziurtzat jo gabe egun batean hartutako erabaki jakin bat baliozkoa dela beti.
ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.