Garrantzitsua da zuzendaritzako kideek eta erdi mailako kargudunek modu argiak balia ditzaten langileek egiten dituzten ahaleginen jakitun direla eta zerbitzua etengabe hobetzen laguntzen dutela agerian jartzeko. Aintzatespen hori banakakoa izan daiteke, poza erakutsita eta ahaleginagatik eskerrak emanda, baina aurrerapenak aitortu eta ospatzeko ekitaldi kolektiboak ere antola daitezke. Halaber, garrantzitsua da aintzatesteko jarduera hori profesionalen artean ere arrunt bilaka dadin, lantaldeen barruan eta lantaldeen artean.
Erabiltzaileek eta haien senideek edo hurbilekoek ere aintzatespen saio horietan ere parte har dezakete, egoitzaren eguneroko bizitzan eskerrak emateko keinuak eginda, edo aipatutako ekitaldietan gogotik parte hartuta.