Sentipenen esparrua ez zen diseinatu sentipenen arteko hierarkia ezartzeko asmoz, baizik eta haien arteko lotura eta elkarren arteko mendekotasuna onartuz. Izan ere, sentipenak ez dira atal iragazgaitzak, eta, horregatik, horietako bakoitza modu bereizian formulatu arren, saihestezina da haien karakterizazioan zenbait gainjartze gertatzea, giza harremanen konplexutasunaren eta aniztasunaren isla.
Hala eta guztiz ere, aplikazio praktikoan, ohartu gara nolabaiteko denbora antolamendu jakin bat gerta daitekeela, eta egiaztatu da, arretaren hasierako aldietan, sentipen garrantzitsuenak segurtasun sentipena eta kidetza sentipena direla, bai erabiltzaileentzat, bai senideentzat, zerbitzuan hasteko eta bertara egokitzeko aldian, bai eta lanpostuan hasteko aldian dauden profesionalentzat; hala, sentipen horiek finkatu arte, zaila da gainerakoak hautematea.