Esan bezala, harremanen alderdia Harremanetan Oinarritutako Arretaren Paradigmaren giltzarria da. Eta harremanez dihardugunean, badirudi mundu guztiak badakiela, intuizioz, nork bere bizipenetan oinarriturik, zer ulertu behar den pertsonen giza izaera eta gizabanakoen bakantasuna kontuan hartzen dituzten harreman jator eta berezkoez. Harreman mota hori nola lantzen eta ezartzen den formulatzea da zailena, harreman loturen konplexutasuna dela eta, harreman horietan eragiten duten faktore ugariren ondorioz, eta, bestetik, harreman horiek sortzen lagun dezaketen jarraibideen definizioari nolabaiteko abstrakzioa dariolako.
Honako atal hau jarraibide horiek formulatzeko saiakera da, eta enpatiaren zein errukitasunaren nozioen inguruan eratzen da. Batetik, enpatia beste pertsonaren egoera ulertzeko eta haren sufrimenduarekin bar egiteko gaitasuna dugu, maila kognitiboan eta emozionalean; bestetik, errukitasuna nozio proaktiboagoa da, sufrimendu hori arintzeko nahian eta arintzeko ekintzan oinarrituta.
Arreta mota hori pertsonek beren artean duten harremanetan oinarritzen da; kontua ez da beste pertsona BATZUENTZAT egitea erabakitzen dutena, beste pertsona BATZUEKIN batera egitea aukeratzen dutenari buruzkoa. Zehatzago esanda, arreta enpatiko eta errukiorrak honako ezaugarri hauek ditu: