Zerbitzuan sartzean, komeni da adinekoari galdetzea nola nahi duen langileak harengana jotzea eta banakako arreta planean adieraztea; jakina denez, denboraren joan-etorrian eta langileekiko harremanetan konfiantza handitu ahala, jarraibide hori berez alda daiteke.
Bestalde, funtsezkoa da haiengana jotzea pertsona helduak direla kontuan hartuta. Umeei moduan hitz egitea ez da jarraibide egokia: pertsona helduak dira, eta horietako asko, argi eta garbi adierazten ez badute ere, gaizki sentitzen dira harreman mota horretan.