GOFEren Kalitate Ekimenak

Gizarte Zerbitzuetako Jardunbide Egokien Aitorpena Araban 2021. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailak

INIZIATIBARA JOAN

Arabako Foru Aldundiko Gizarte politiketako Sailak "Gizarte Zerbitzuetan Jardunbide Egokiak Araban 2021" aitorpena eman die Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin lankidetzan diharduten aukeratutako erakunde publiko eta pribatuei. Guztira 16 proiektu aurkeztu dira, eta horietatik lauk jaso dute aitortza 2021. edizio honetan:

- Adineko pertsonentzako Nuestra Señora de las Viñas foru-egoitzak, Oionen, saria jaso du egoitzan menu testurizatuak ezartzeagatik.

- Prebentzio Komunitarioko Foru Zerbitzua 'Alkoholaren banaketa arduratsua Arabako landa-eremuan' programagatik aintzatetsi du.

- Murgian adineko pertsonentzako, Karidadeko Semeen Sortzez Garbiaren egoitzako esperientzia eta oztopoak gainditzeko proiektuak jaso du aipamena.

- Azkenik, Ikiriki Elkarte Sozioedukatiboaren haur eta nerabeentzat zaldiekin eta naturarekin lagundutako tailer psikoedukatiboak jaso du saria.