Abusos sexuales, Buenas prácticas, Enfermedades mentales, Infancia, Intervención, Manuales, Menores, Participación familiar, Problemas de conducta, Recomendaciones, Terapia, Trastornos de la conducta, Tratamiento
Sexuaren eremuko jokabide ezkortzat hartzen dira, adibidez, gehiegizko sexu-estimulazioa, pornografiaren zaletasun obsesiboa edota berauen artean gertatzen diren bestelako sexuaren inguruko iradokizunak. Testuaren egileen esanean, hamar urte baino gutxiago baditu haurrak, ez omen da hartu behar sexu-abusuekin harremana duen joeratzat, baizik eta ulertu behar da haur horrek sexualizatutako joera edo sexu-joera arazotsua daukala. Testu honetan bereizketa bat burutzen da antzeman ahal izateko zein gai diren patologikoak eta zeintzuk ez. Izan ere, sexu-jokabide arazotsuak dituzte n haurrak ez dira miniaturako helduak, ez eta nerabezaroan bizi den sexu-delitugile bat. Berauen maila bestelakoa da, bai berauen kontzientzia emozionala, soziala eta kognitiboa bai munduarekiko duten harremana ere. Adibidez, jaiotzetik lau bat urte bete artean, jokaera aproposa gertatzen da nahiz eta sexu-organoak erakutsi edo ukitu, sendagile eta erizainetara jostatzea eta jakin-mina azaltzea bere inguruneko jendearen sexuaren inguruan. Gai normalez gain, patologien dinamikak, ezgaitasunak eta kulturaren alderdiak lantzen dira, besteak beste, bertako gidalerroetan.