Edukinera zuzenean joan

Liburutegia

Martínez, T. La atención gerontológica centrada en la persona / Pertsonarengan oinarritutako arreta gerontologikoa. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, 2011, 213 p.

DOKUMENTUA DESKARGATUDOKUMENTUA EUSKARAZ DESKARGATU

Hitz klabeak

Atención individualizada, Centros de día, Confidencialidad, Dependencia, Discapacidad, Ética, Gerontología, Manuales, Organización y gestión, Personas mayores, Recomendaciones, Residencias, Servicios geriátricos, Servicios sociales

Laburpena

Gaur egun, onartutzat ematen da arreta zerbitzuak erabiltzailearen behar eta desioen inguruan antolatu behar direla, eta ez erakunde edo profesionalen ikuspuntutik, edo haien interesei erantzunez. Hala ere, askotan errazagoa gertatzen da esku hartzeko eredu hori teorian defendatzea, praktikara eramatea baino. Bestalde, desgaitasunak dituzten pertsonen arretaren arloan aski hedatua den eredua izanik, ez du adineko pertsonen zaintzan pareko oihartzunik izan. Zaintza-eredu berritzaile honen oinarri kontzeptuala ezagutaraztea eta berau praktikara eramateko bideak eskaintzea da, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak Matia Fundazioaren lankidetzarekin argitaratu berri duen gida honen helburua. Gidaren kapitulu desberdinetan, pertsonaren inguruan antolatutako arreta garatzeko landu beharreko bost aspektu aztertzen ditu autoreak: autonomia eta independentzia; pribatutasuna, intimitatea eta konfidentzialtasuna; berezkotasuna, esangura, egunerokotasuna; familiak; eta antolaketa eta profesionalak. Kapitulu bakoitzean, jorratutako gaiaren inguruko ideia nagusiak eta jokoan dauden baloreak ezagutarazten dira, ideia horiek praktikara eramateko estrategia metodologikoak, instrumentuak eta jarduera eredugarriak aurkezten dira eta egunerokotasunean sor daitezken zailtasunez ohartarazten da.

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.