Edukinera zuzenean joan

Tresna teknikoak

Del Valle, J.F. et al. Estándares de calidad en acogimiento residencial. EQUAR. Serie: Informes, Estudios e Investigación. Madrid, Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad, 2012, 89 p. 

TRESNA DESKARGATU

Haurren Tratu Txarrak Prebenitzeko Elkarteen federazioak, Nieru Elkartearen, Oviedoko Unibertsitatearen eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren laguntzarekin, EQUAR kalitate estandar hauek prestatu ditu, adingabeen egoitza harreran jardunbide egokia izateko. Argitalpena elkarren artean lotura duten hiru dokumentuk osatzen dute. Lehenengoak harrera zerbitzu orokorrei buruzko kalitate estandarrak aurkezten ditu. Bigarrenak, berriz, harrera espezializatuko jardunbide egokiak jorratzen ditu, emozio edo jokabide arazo larriak dituzten haur eta nerabeentzat. Bi kasuetan, estandarrak honako eremu hauen inguruan egituratzen dira: baliabideak – fisikoak eta humanoak –, oinarrizko prozesuak – onarpena, ebaluazioa, banakako arreta, alta eta familiekiko lana –, ongizatea – babesa, eskubideak, premia materialak, prestakuntza, osasuna, autonomia, parte-hartzea eta hezkuntza – eta, azkenik, programen antolamendu eta kudeaketa-alderdiak. Azkenik, hirugarren dokumentuak tutoretzapeko adingabeen iritzia jasotzen du hainbat egoitza programetan: lehen harrerakoak, bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzat, portaera arazo larriak dituzten nerabeetan espezializatuak, eta azkenik, emantzipaziorako prestakuntzakoak.

Erlazionatutako bibliografia

ITZULI
INPRIMATU
PARTEKATU

Cookien kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.