Tresna teknikoak

Verdugo, M.A., et al., CAVIDACE Eskala. Garuneko erasana duten pertsonen bizi-kalitatea ebaluazioa. Autotxostena. Sorta: Tresnak. 16. zkia./2020, Salamanca, Instituto Universitario de Integración en la Comunidad, 2020, 66 or.

 

TRESNARA JOAN

2018 urtean, Schalock eta Verdugo egileen eredua garuneko erasana duten pertsonen bizi-kalitatea holistikoki ebaluatzeko tresna bat garatu ahal izateko erabili zuten, eraikuntza- eta baliozkotze-prozesu sakonaren ondorioa dena; eta lan horren emaitza gisara, CAVIDACE eskala sortu zuten. Eskalaren garapena literatura zientifikoaren hasierako berrikuspen zabal batean, garuneko erasana zuten pertsonak artatzen zituzten profesionalekin osatutako eztabaida-talde batean eta, baita ere, Delphi ikerketa batean oinarritu zuten. Ondoren, baliozkotze-prozesu bat osatu zuten garuneko erasana jasandako 421 pertsona heldurekin, eta eskalaren azken bertsioa 64 itemekin konfiguratu. Schalockek eta Verdugok sortutako tankerako eredu integral bati jarraituz eta garuneko erasana duten herritarrentzat eskala bat edukitzeko xedez, bizi-kalitatea neurtzeko berariazko prozesu hau sortu zuten CAVIDACE eskalako autotxostenaren bertsioa egokitu eta baliozkotzeko prozesu gisara, bi erantzun-formatu dituena: heterotxostena eta autotxostena.