BEBAI 2024 - Gizarte Zerbitzuetako Jardunbide Egokien Aitorpena Araban. Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Saila
Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Sailak BEBAI 2024 Arabako Gizarte Zerbitzuetako Jardunbide Egokiak aintzatespenak eman ditu, erakunde publikoek, pribatuek eta gizarte-ekintzako hirugarren sektoreak gure Lurralde Historikoan hauskortasunean bizi diren pertsonen eta kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko egiten dituzten ahaleginak publikoki baloratzeko. Edizio honetan aintzatetsitako erakundeak ondoren aipatzen direnak izan dira, eta saritutako ekimen bakoitzaren aurkezpen-bideoan sartzeko aukera dago. Halaber, Xabier Etxeberria Mauleon Deustuko Unibertsitateko Etika Katedradun emerituaren "Harremanetan Oinarritutako Arreta Ereduaren Oinarri Etikoak" testua sartu da.