Derechos, Intervención, Malos tratos, Manuales de procedimiento, Menores, Tratamiento
Espainiako Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren gida honetan, haurtxoei zuzenduriko tratu txarretan, modu eraginkorrean bideratzeko modulu osoa aurkezten digu dokumentu honek. Tratu txarren kasualitatezko loturak anitzak diren honetan, artatzearen oinarriko bermeaz haratago ezinbestekoak gertatzen dira berauen eskubideak babestuko dituzten protokoloak finkatzea, eskuhartzeen prozesuetan ematen diren bigarren mailako biktimazioak saihesteko, besteak beste. Bestalde, errefentziazko ideiak jasotzen dituen modulu oso honen ezartzearekin, prebentziorako eta esku-hartzeetarako neurri bilakatu daitekeena aipatzen dute Haurtzaroaren Behatokitik. Espainiako erakundeen arteko lana bultza nahi da eredu protokolario honen ezartzearekin, Autonomia Erkidegoen sinatzearekin eredu integralaren ezartzea bultzatu eta erkidegoen baitan abiaburu izango den antolakuntza sortzeko asmoz. Goiz antzemateari, ebaluazioari eta esku-hartzeen nolakotasunari hartzen dio kontu honako txostenak; kasu larrienak nola bideratu eta hezkuntzaren edota osasunaren arloan egitekoak finkatuz. Haurtzaroaren eskubideak bermatzearen egitasmo honetan, eskematikoki: helburuak, legediaren egoera eta aurkeztu ereduaren ezartzearen urratsak aurkezten dizkigu gidak.