Calidad de la atención, Cuestionarios, Derechos del usuario, Derechos humanos, Discapacidad, Efectos, Enfermedades mentales, Enfermos, Estándares, Evaluación de servicios, Manuales, OMS, Recomendaciones, Residencias, Servicios de rehabilitación, Servicios de salud, Servicios psiquiátricos, Servicios sociales
Osasunaren Munduko Erakundeak lanabes honen bidez hobetu nahi ditu munduan zehar buru-osasun arazoak dituzten pertsonen egoerak. Dokumentu-sorta hauen bidez, joandako ekainaren bukaeran onartutako kalitatezko eskubideak izeneko egitasmoa bete nahi da buruko gaixotasunak artatzen dituzten zentro eta zerbitzuetan. Azken batean, herrialde asko eta askotan ematen diren bortxazko egoerak eta gehiegikeriak urriarazi nahi dira, pertsonen gaitasuna sustatuz eta pazienteekiko tratu egoki bat bermatuz. Gidalerro hauen bidez, nahi da bizi-baldintzen segurtasun eta garbitasunean hobetu; hartzen diren erabakiak betiere ebidentzietan hartuak izan daitezela bermatu; autonomiaren goiburua errespetatuz, berauen birgaitze-plangintzetan partaide izan daitezela pazienteek; hoberako bidea egin dezatela buruko gaitzak dituzten pertsonen osasun- eta gizarte-alorreko baldintzak, hezkuntza eta etxebizitza-egoerak; eta, azkenik, amaitu daitezela horren sarri gertatzen diren tratu txar horiek. Azken batean, munduan zehar buru-osasuneko gaitzak dituzten pertsonen estigma, diskriminazio eta eskubideen urraketak etenarazteko saioa egiten du OMEk esku hartze eta politika-mailan, eta eragin nahi du erakunde eta giza eskubideen aldeko mugimenduetan.