Directorios, Informes oficiales, Intervención, Malos tratos, Mujer, Recomendaciones, Servicios y centros
Vitoria-Gasteiz-ko udalak eta Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko gida hau argitaratu dute. Arazo honi erantzuteko eskura dauden baliabide publiko nagusiak jasotzen ditu. Gidak azaltzen ditu indarkeria moten arteko ezberdintasunak, tratu txarrak jasateko egoeran egon daitezkeen emakumeak identifikatzeko jarraibideak eskaintzen ditu eta egoera honen biktima direnek zer egin jakin dezaten informazio ugari jasotzen du. Gida honetan eskaintzen dira, baita ere, Gasteizen nahiz lurraldeko beste herrietan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen esku dauden baliabideen telefono eta helbideak: gizarte zerbitzuak, pisuak, harrera zentroak, orientazio juridikoko zerbitzuak, arreta psikologikoa, biktimari laguntza, etb. Gasteiz eta Arabako mapak ere barneratzen ditu, bertan baliabide bakoitzaren kokapen fisikoa adierazten delarik.